ikastaroa

Adinekoek telefono mobikorra erabilten ikasteko saioak jasoko ditue Igorren

Asier Abrisketa 2025ko ira. 10a, 11:34

Hilaren 15ean hasiko da euskeraz emongo dan lau saioko ikastaroa. Izena 94 426 88 44 telefonoan zein adiskidetza.digitala@bizkaia.eus helbidean emon daiteke domekara arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoei telefono mobikorrak eta oinarrizko aplikazinoak erabilteko ikastaroak antolatu ditu eta euretako bat, Igorren emongo da. Ikastaroa doban da eta euskeraz egingo da urri lehenengoaren 15etik urri bigarrenaren 6ra, astelehenetan, lau saiotan. "Animau zaitez teknologia barriakaz, oso erraza da!" lelopean egingo da ikastaroa.

Saioak Igorreko Kultur Etxean egingo dira, lau astelehenez 11:00etatik 13:00etara. Lehenengo saioa smartphone-ak erabilten hasten ikasteko izango da eta bigarren saioan, ahalegin berezia egingo da WhatsApp aplikazinoa erabilten hasi eta erabilera desbardinak ezetuteko. Hirugarren saioan webgunean, posta elektronikoa eta interneta segurtasunez erabilteko gakoak eskainiko dira eta atzenengoan, egunerokotasunean erabilgarriak diran aplikazinoak ezetuko ditue.

Izen-emotea domekara arte, hilak 14, dago zabalik 94 426 88 44 telefonoan zein adiskidetza.digitala@bizkaia.eus helbide elektronikoan. Ikastaroan edonork emon ahal izango dau izena, ez igorreztarrek bakarrik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!