umeak

Zabalik dago Igorreko ludotekako matrikulazinoa

Asier Abrisketa 2025ko ira. 5a, 12:50

Haur zein Lehen Hezkuntzako umeentzako espazioa astelehenetik aurrera egongo da zabalik begiraleen zaintzapean.

Astelehenean, hilak 8, zabalduko ditu ateak Igorreko ludotekak eta kurso osoan zehar, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeek astebarruko arrastiak jolasean pasetako aukerea izango dabe Kultur Etxean. Zaztaparretako begiraleek gidatutako zerbitzuaz gozatuteko, izen-emotea egin behar da aldez aurretik. Horretarako, online galdetegia zabaldu dau Zaztaparrak Asti Taldeak. HH3-ko umeek barriz ez dabe izenik emon behar, aurreko urteetan lez, astean behin, eguenetan 17:00etatik 17:55era izango dabe eurentzako tartea.

Zaztaparrak-etik adierazo dabe kurso barria "gogotsu eta ilusinoz" hasiko dala eta desafio nagusia, umeen parte hartzea buztartutea izango dala: "Betiko moduan, jolasa izango da gure lanabesa, euskerea hizkuntzea eta gozamena helburua; honeekaz batera osotuko dogu programazinoa sormenez, emozinoz eta ilusinoz beteta". Geroago ludotekatik kanpo be ekintzak egiteko asmoa dagoan arren, lehenengo hilea ludotekea izango da "interesgune" nagusia. Begirale eta umeen arteko hartuemonak landu, txoko eta baliabideak ezetu eta ohiturak eztabaidatu eta barneratzea izango da lehen hilebeteko egitekoa. Izan be, ludotekearen funtzionamendua ume zein begiraleen arteko asanbladan ebazten da eta ezinbestekoa da honen funtzionamendua barneratzea.

Ludotekako ordutegia

Astelehenetik barikura*:

  • 17:00etik 17:55era: HH 4 eta 5.
  • 18:00etatik 18:55era: LH 1, 2 eta 3.
  • 19:00etatik 20:00etara: LH 4, 5 eta 6.

Eguenetan:

  • 17:00etik 17:55era: HH 3.
  • 18:00etatik 18:55era: HH 4 eta 5, LH 1 eta 2.
  • 19:00etatik 20:00etara: LH 3, 4, 5 eta 6.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!