SAN ANTOLIN

Domekan San Antolin jaiak ospatuko ditue Garamendi auzoan

Ager Barragan 2025eko abuztuaren 27a

Abuztuaren 31n, Igorreko Garamendi auzoko San Antolin ermitan mezea egingo dabe eta ostean herriko trikitilariak egongo dira barauskarriari musikea ipinten.

Abuztuaren 31n, domekea, Igorreko Garamendi auzoan San Antolin eguna dala-ta, ospakizuna egingo da santuaren ermitan. Auzotarrak eguerdian batuko dira ermita txikian, 12:30ean mezea entzuteko. Ospakizun erlijiosoa amaituta, ermita aurrean batuko da jentea barauskarria egin eta trikitilariakaz jantza egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!