UDAKO JAIA

Trikitilariak eta erromeria Igorreko Udako jaian

Ager Barragan 2025ko abu. 14a, 16:21

Nahiz eta herriko jaiak bagilean ospatu, abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, Udako jaia antolatu dabe beste urte batez igorreztarrek.

Trikitilariek, txapelketa desbardinek eta erromeriak ipiniko dabe, besteak beste, jai giroa egun horretan. Hurrengoko zapatuan, hilaren 23a, futboleko XXXVII. Igorre Saria egingo dabe Urbieta futbol zelaian.

Abuztuak 15, barikua
12:30ean, mezea. Ostean, trikitilarien kalejirea.
13:15ean, barauskarria Goiko Plazan.
17:00etan, Briska eta Mus Txapelketak Bidebarrin.
17:30ean, Igel Txapelketea Bidebarrin.
18:30ean, umeen arteko herri kirolak Bidebarrin.
19:30ean, txokolatea.
20:00etan, Sukar taldeagaz erromeria.

Abuztuak 23, zapatua
Futboleko XXXVII. Igorre Saria Urbietan. 17:00etan, Arratia-Erandio; 18:00etan, Erandio-Abanto; 19:00etan, Arratia-Abanto eta 20:00etan, sari banaketea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!