KIROLA

Onditz Iturbe bigarren VIII. Itziar Trail lasterketan

Ager Barragan 2025eko abuztuaren 14a

Abuztuaren 2an, Itziarren, Itziar Trail lasterketearen zortzigarren edizinoa ospatu zan eta igorreko korrikalariak bigarren postua lortu eban 01:24:40ko denporea eginda.

Lasterketeak 13,9 km-ko luzeerea izan eban 600 metroko desnibelagaz. 162 korrikalari izan ziran guztira, horreetako 141 gizonezkoak eta 21 andrazkoak. Aurten be, igaz lez, Oihana Kortazar mutrikuarrak lortu eban lehenengo postua 01:22:12ko denporeagaz eta Nerea Urteaga zumaiaarra hirugarren postuan geratu zan 01:29:19ko denporea eginda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!