LANAK

Igorreko eskolako patioko lanak azken fasean

Bea Azpiri 2025ko abu. 5a, 08:58

Martxan dira Igorreko eskolako patioko hirugarren eta atzen faseko obrak. Espazio hau hobetuteko lanak, urri lehenengoaren amaierarako amaituta egotea espero da.

Fase honetan, umeentzako jolas barriak ipiniko dira eta haurreskolarako zoladura barria egingo da. Hau, familien eskaerea izan dala dinoe Udaletik; “udaz kanpoko hilebeteetan umeak sarri buztita edo lokaztuta ibilten dira eta espazio egokiago baten beharra” dagoalako.

Udalak, bere helburua “hezkuntza espazioak hobetuten jarraitzea, herriko ikastetxeen eta familien beharrei erantzunez” dala adierazo dau. Eta “holango inbersinoek funtsezko papera daukiela umeentzako seguruak, irisgarriak eta hezitzaileak diran espazioak bermatzeko” azpimarratu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!