Pasau dan asteko, jaietarako "motorrak berotuteko" 1.000 garagardao edateko erronkearen ostean, asteon bai, hasiko dira San Kristobal auzo igorreztarreko jaiak. Gaur da San Kristobal eguna, garraiolarien patroia, eta honen omenezko mezea ospatuko da gaur, hilak 10, eguerdian. Meza berezia izango da, lehenagoko erara kantauko da-ta eta mezearen ostean, kopautxoa eta trikitilariak egongo dira. Halanda be, egun potoloa zapatukoa izango da, 10:00etan hasi eta goizalderainoko jaiagaz.
Garagarrilak 10, zapatua
- 10:00etan, Aramotz oinez ezetu.
- 12:00etan, Paella Lehiaketarako izen-emotea.
- 13:00etan, Igel Txapelketea.
- 14:30ean, Paellen aurkezpena.
- 16:00etan, Goitibera Lehiaketea.
- 18:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen-emotea.
- Gero, kale antzerkia: Barsanti konpainiaren Legea gu gara.
- 20:30ean, tortillen aurkezpena.
- 22:00etan, Arantzarte jantza taldearen emonaldia.
- 23:30ean, erromeria Akerbeltz taldeagaz eta ostean DJ Jonkas.