Kiñu GZTX

Auzolanerako deialdia egin dau Kiñu Gaztetxeak

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 8a, 08:48

Arrastiz, 17:00etan hasiko da auzolana eta hileon, martitzenero egongo dira garbitu, atondu eta "txapuza pare bat" egiten.

Igorreko Kiñu Gaztetxeak jaiakaz batera emon eban amaitutzat aurtengo kurtsoa eta oin, datorren kurtsorako prestatuteko lanei ekin deutsie. Pasau dan astean egin eben lehenengo auzolan saioa eta garagarrilean zehar, martitzenero egin dabe 17:00etan auzolanera batzeako deialdia. Gaztetxea garbitu, atondu eta "txapuzak" egiten ibiliko dira eta horretarako, jentearen laguntzea eskatu dabe.

Datorren kursoa erabakigarria izango da Kiñu Gaztetxearentzako, urri lehenengoa hasi orduko. Izan be, aprileko epaiketea atzeratutea lortu ostean, urri lehenengoaren 15ean ebatziko dau epaileak Kiñu Gaztetxea hutsituko dauan ala ez. Hutsitu ezkero, gaztetxe barik geldituko dira gazte igorreztarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!