mendia

Onditz Iturbek brontzea lortu dau Europako Txapelketan

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 7a, 10:18

Jonatan Arobes eta Onditz Iturbek irabazi ebezan proba bertikaleko brontzeak.

Kilometro bertikaleko proban hartu dau parte eta 44:26ko denporeagaz eskuratu eban igorreztarrak hirugarren postua.

Pasau dan astean jokatu ziran Italiako Alpeetan Europako Skyrunnig Txapelketako probak eta Onditz Iturbe bertan egon da, Espainiako Selekzinoagaz, kilometro bertikaleko probea jokatuten. Txapelketako lehenengo probea zana eguenean jokatu zan, Aprica-Corteno eski estazinoan, 4,5 kilometroko luzeerea eta 950 metroko desnibel positiboko ibilbidean. Mendi korrikalari igorreztarrak hirugarren egin eban, brontzea eskuratuta.

Helmugara heltzean lehenengoa, eta aurtengo Europako bertikaleko txapelduna, Benedetta Broggi italiarra izan zan, 42:00ko denporeagaz. Atzetik, Paola Stampanoni suitzarrak 42:58ko denporea behar izan eban eta berarentzako izan zan zidarra. Onditz Iturbe barriz, hirugarren postuan heldu zan 44:26ko denporeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!