Igorreko San Kristobal auzoko jaien aurreko zapaturako, garagarrilak 5ean, Egarri Bako Eguna izenpeko erronkea antolatu dau San Kristobaleko Jai Batzordeak. Auzoko iturrian dagoan askea garagardao botilakaz bete eta hau, danon artean hutsitutean datza erronkeak. Eguerdiko 12:00etan hasi eta 20:00etarako hutsitutea egotea da askoa eta bitartean, parrilladea, musikea eta abar egongo dira auzoan. Parte hartzeako auzoko lagunen bategaz ipini behar da hartu-emonetan eta 25 euro emon, gastuak ordainduten lagunduteko.
Erronkea auzotarrei bururatu jakien oin dala hamar urte, iturria konponduten ebizanean. Izan be, aurrez aurre egoan eta 1990 inguruan zarratu zan tabernako Jandro eta Pantxikek, askea hozkailu lez erabilten eben edaria freskatuteko. Oin, iturriaren barriztapenaren hamargarren urtean ekingo deutsie lehenengoz erronkeari. Kalkulau dabenez, askan 24 garagardao botilako 38 kaxa sartzean dira, 912 botila guztira, baina auzotarrak, borobilduteko mila sartzea aztertuten dabiz.