Zaztaparrak Asti Taldeak eta Igorreko Udalak antolatuta, umeentzako jarduera ugari egingo dira hilebetez Igorren, Herrian Jolasean ekimenari esker. Gaur, hilak 23, hasi eta garagarrilaren 24ra arte egongo dira jarduerak astebarruan arrastiro. Ludotekan moduan, parte-hartzea librea da eta "haurrak erabaki ahal dau noiz hurbildu", baina online galdetegia betetea ezinbestekoa da, gurasoen datu, osasun arazo eta baimenen jakitun egon daitezan begiraleak.
Astebarruan arrastiro egongo dira ekintzak baina adinaren arabera, txanda bitan egingo dira arrastiko udaleku honeek. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako umeak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoakaz egongo dira 17:30etik 18:45era arte. Bigarren txandan, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. et 6. mailetako haurrak egongo dira, 18:45etik 20:00etara arte. Jarduerak herri guztitik zehar egingo badira be, eskoletako aterpea izango da biltzeko gunea. Gero, egunero ekintza mota desbardinak egingo dira: "eskulanak, herria esplorau, jantzak...".