mendia

Onditz Iturbe Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketako azpitxapeldun izan zan

Asier Abrisketa 2025ko eka. 23a, 11:25

Laia Montoya kataluniarra izan zan txapelduna Villanúako 2KV lasterketan, igorreztarrari 27 segundoko aldea aterata.

Pasau dan astegoienean ospatu zan Villanúako (Huesca) 2KV lasterketea eta bigarrenez, Espainiako Kilometro Vertikal Txapelketea egon zan jokoan bertan. Hamabost selekzino autonomikotako 320 bat korrikalarik hartu eben parte bertan, tartean, Euskal Selekzinoak eta Onditz Iturbe mendi korrikalari igorreztarrak. Onditz Iturbe azpitxapelduna izan zan andrazkoen kategoria absolutuan eta Euskal Selekzinoa bigarrena izan zan, kataluniarren atzetik, bai gizonezkoen bai andrazkoen mailan.

Banakako txapeldun absolutuan, Fabian Venero izan zan gizonezkoen txapelduna eta andrazkoetan, Laia Montoya. Montoyak 51 minutu eta 13 segundotan egin eban kilometro bertikala eta Onditz Iturbe azpitxapeldun izan zan, tarte txikiagaitik, 27 segundo baino ez (00:51:40.1). Andrazkoen podiuma Balear Irletako Isabel Calerok zarratu eban, 00:52:48.6ko denporeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!