etorkinak

Errefujiaduen Nazinoarteko Egunean alkarretaratzea egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2025ko eka. 17a, 11:18

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Ereagako hondartzan antolatutako protestea // Hiruka.eus

"Arratia harrera herria" dala aldarrikatuteko kontzentrazinoa barikuan, hilak 20, egingo da Igorreko sarrerako errotondan 19:00etan.

2001. urtetik ospatuten da Persona Errefujiaduen Nazinoarteko eguna bagilaren 20an, 1951an, egun horretan onartu zalako Nazinoa Batuen Batzar Nagusian Errefujiaduen Estatutua. Arratian errefujiaduekaz eta honeen eskubideen alde lan egiten daben talde eta eragileek alkarretaratzea deitu dabe egun horretarako. Beraz, barikuan, Igorreko sarrerako biribilunean errefujiaduen aldeko kontzentrazinoa egingo da 19:00etan, "Arratia harrera herria" dala aldarrikatuteko helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!