Bagilaren 13an, barikua, Igorreko Jaietako Tortilla Txapelketea egongo da jokoan institutu alboko landetan eta 17:00ak inguruan, jentea tortillak egin bitartean, ikuskizun multidisziplinar bat egongo da ikusgai landan bertan. Izan be, Pantha Rhei konpainiak Naturaren ispilua: Hartzaren solstizioa obrea eskainiko dau. Antzezlanak jantzea, musikea, txotxongiloak eta performancea buztartuten daben hamabi artista biltzean ditu.
Holan aurkeztuten dau lana konpainiak: "Istorio maitagarri eta zirraragarria da, non Naturaren Debak agerian geratzen diran, ezagutza naturaleko bidaia batean laguntzeko. Naturaren Ispilua: Izarren hartza gure sorkuntzatik abiatzen da eta esperientzia barri bat ahalbidetzen dau, diziplina arteko alkarrizketa bat, praktika artistiko desberdinak ingurune naturalera egokituz".