jaiak

Dana prest eskualdeko lehenengo festa handirako, Igorreko Jaiak!

Asier Abrisketa 2025eko ekainaren 6a

Gaurtik hasi eta hurrengo domekara arte, Igorre sanantonioetako egitarauan murgilduta egongo da kontzertu, ikuskizun, lehiaketa gastronomiko eta bestelako jarduera ugarigaz.

Egitaraua

Bagilak 6, barikua
  • 17:00etatik 20:00etara, Sahararrak Arratian alkarteak egindako jaki dastaketea, goiko plazan.
  • 17:00etaik 18:30era, ume eta gazteentzako jolasak Zaztaparrakaz, goiko plazan.
  • 18:30ean, Euskal jantzak ume eta helduentzako Arantzartegaz, goiko plazan.
  • 18:55ean, argazki herrikoia, udaletxeko balkoitik.
  • 19:00etan, txupinazoa Maraturen eskutik.
    • Jubilatuen Elkarteak prestautako mokadutxoa.
    • Larrain dantza Arantzartegaz.
  • 19:25ean, gazte kuadrillen argazkia, goiko plazako frontoian.
  • 19:30ean, gazte kuadrillen arteko olinpiadak.
  • 20:00etan, La Tuna Bando txarangea, goiko plazatik hasita.
  • 22:00etan, kontzertuak txosnagunean: Sustrai Berriak, Kaos Etiliko eta DJ Gose ta Sue.
Bagilak 7, zapatua
  • 08:30ean, kantu-bira ermitetatik Jubiladuen Elkarteagaz, jubiladuen txokotik hasita.
  • 11:00etan, 1-5 urteko umeentzako familia tailerra, Kultur Etxean.
  • 11:00etan, Bizkaia Errugby inklusiboa Gorabidegaz, Urbietan.
  • 12:00etan, Paella eta Gaztetxef Txapelketem izen-emotea, ziklokross zirkuituan.
  • 14:30ean, Paella eta Gaztetxef Txapelketako aurkezpenak.
  • 18:00etan, Mendilibarreri omenaldia (beteranoen Arratia vs. Eibar), Urbietan.
  • 20:00etan, Luis Iruarrizaga, Sondikako Olague eta Sodupeko Mendi Ona abesbatzak, Andra Mari eleizan.
  • 20:00etan, Safara Percusiion batukadea.
    • Gero, DJ Matxinada ibiltaria.
  • 23:00etan, kontzertuak txosnagunean: Merina Gris eta Altxaporru erromeria.
  • 02:30ean eta 05:00etan, jaietatik Zornotza, Galdakao, Usansolo eta Arratiako herrietara bueltetako autobusa.
Bagilak 8, domekea
  • 11:00etan, ume eta gaztetxoentzako Multikirol Txapelketea, eskoletan.
    • Gero, mokadutxoa.
  • 12:00etan, gazteen eskupelota partiduak, goiko frontoian.
Bagilak 9, astelehena (umeen eguna eta soinurik bako eguna barraketan)
  • 18:30ean, Arratiako Musika Eskolako konboen emonaldia, txosnagunean.
Bagilak 10, martitzena
  • 16:00etan, Mus Txapelketea, Bidebarrin.
  • 19:30ean, jantzaldia Arantzartegaz, Bidebarrin.
Bagilak 11, eguaztena (umeen eguna eta soinurik bako eguna barraketan)
  • 16:00etan, Trakamatraka eta Astrapalearen ikuskizun musikatua, txosnagunean.
  • 18:00etan, umeen karaokea, txosnagunean.
  • 18:30ean, Eskalada Txapelketea, boulderrean.
  • 19:00etatik 21:00etara, zunba, txosnagunean.
Bagilak 12, eguena
  • 17:00etan, andran pala partiduak, goiko frontoian.
  • 18:00etan eta 19:30ean, Arratiako Musika Eskolako bakarlariak eta ganbarako musikea, Kultur Etxean.
  • 19:00etan, karropoteoa.
  • 21:30ean, Gazte Herri Afaria txosnagunean.
    • Txartelak Kukuman eta Axular Herriko Tabernan.
    • Mozorroen gaia: munduko jai tradizionalak.
  • Afalostean, MJ Izarren Ahuntza.
Bagilak 13, barikua (San Antonio)
  • 10:00etatik 12:00etara, ume eta gazteentzako puzgarri eta jolasak.
  • 12:00etan, bits festa, Lasarte parkean.
  • 12:30ean, mezea, San Antonio ermitan.
  • 17:00etan, Sahararrak Arratian alkarteak egindako jakien dastaketea, ziklokross zirkuituan.
  • 17:00etan, Tortilla Txapelketea, ziklokross zirkuituan.
    • Bitartean, Naturaren ispilua antzezlana.
  • 19:30ean, tortillen aurkezpena.
  • 20:00etan, poteo feminista DJ Party&Tizagaz, landatik hasita.
  • 20:00etan, Oilar Beltzak taldea, Bidebarrin.
  • 21:00etan, suzko zezena, Lasarte parkean.
  • 22:00etan, kontzertuak txosnagunean: Sukena, Sune eta Zirkinik Bez erromeria.
Bagilak 14, zapatua
  • 09:00etatik 14:00etara, andrazkoen Benjaminen Futbol Txapelketea, Urbietan.
  • 11:00etan, Artzain-txakur Txapelketea, Laurkinen.
  • 13:00etan, kantujirea Areatzako Bandeagaz.
  • 17:00etan, Esna Gazte taldea, Bidebarrin.
  • 17:30ean, Rally Umoristikoa.
  • 21:30ean, En Esenzia Orkesta, Bidebarrin.
  • 21:30ean, Nonahi erromeria, txosnagunean.
  • 24:00etan, kontzertuak txosnagunean: Zilibito Records eta DJ Puntz.
  • 02:30ean eta 05:00etan, jaietatik Zornotza, Galdakao, Usansolo eta Arratiako herrietara bueltetako autobusa.
Bagilak 15, domekea
  • 10:00etatik 14:00etara, ume eta gazteentzako puzgarri eta jolasak Gurutze Gorriaren eskutik, Bidebarrin.
  • 12:00etan, 12 urtetik gorakoentzako parkour tailerra, Lasarte parkean.
  • 14:30ean, jubiladuen bazkaria, eskoletako aterpean.
  • 18:30ean, Gauargi erromeria, Lasarte parkean.
  • 19:00etan, jubiladuen karta txapelketetako eta kuadrillen olinpiadetako sari banaketak, Lasarte parkean.
  • Amaituteko, txokolatadea Arratiako Merkatarien Elkartearen eskutik.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!