caritas

Migratzaileen inguruko aurreretxiei aurre egiteko berbaldia egingo dau Caritasek

Asier Abrisketa 2025ko eka. 4a, 10:25

Eguenean, hilak 5, Igorreko Kultur Etxean egingo da Zurrumurruak geldiarazi bizikidetza sustatzeko berbaldia, 18:30ean.

Bizkaiko Caritasek Argi ibili! No te encalles! kanpainea dauka martxan, "biztanleria migratzaileari buruzko estereotipoak eta aurreretxiak desmontetako" helbururagaz. Holan, berbaldi zikloa antolatu dau eta Caritaseko kideak Igorren egongo dira bihar, Zurrumurruak geldiarazi bizikidetza sustatzeko berbaldiagaz. Kultur Etxean, 18:30ean da hitzordua.

Bertan, hizlariek gai bitan sakonduko dabe batik bat. Batetik, alkarbizitzea sustatuteko migratzaileen gaineko zurrumurruak zelan gelditu azalduko dabe eta bestetik, "zurrumurruen aurkako agente" izatera animauko dabe jentea, horretarako tresnak emonaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!