Harry Bird Glasgowko (Eskozia) kantari, musikari, konpositore eta aktoreak indie-folk eskoziarraren doinuak ekarriko dauz Igorrera. Kontzertua martitzenean, bagilak 3, izango da Axular Herriko Tabernan, 20:00etan. Birdek kontzertu ugari emoten dauz, bai Europan bai kanpoan, bakarlari edo Harry Bird and the Rubber Wellies taldeko kide lez. Bere lanetan pentsamendu original, entretenigarri eta probokatzailea erakusten dau eta ikuskizun ikusgarriak prometidu. Oin arte, bost album argitaratu dauz: Long way to be free (2009), The bones on black (2012), Kettle of Silver (2013), Bricks and Feathers (2015) eta Blue Angels (2020).