Bagilaren 1ean, domekea, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan zinema saio bikotxa egingo da, domekero modura. Hasteko, familia osoarentzako animazinozko Kayara, la guerrera del Imperio Inca (Cesar Zelada eta Dirk Hampel, 2025) filma perutarra proiektauko da 17:00etan. Hau amaituta, 19:30ean, Euskal Herria zatituten dauan Espainia eta Frantziar estaduen arteko mugako migratzaileen krisiaren gaineko Faisaien irla (Asier Urbieta, 2025) drama egongo da ikusgai.
Faisaien irla
Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujaubetza partekatua dauka. Urte erdia
Espaniar estaduari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz,
bi persona ikusten dabezanean ibaia ugerrean zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat
agertzen da irlan, estadu batek besteari burujaubetza ematen dion ekitaldian. Ze estadu arduratuko da
hilotzarekin?
Kayara, la guerrera del Imperio Inca
Inka neska gazte bat, Chasqui mezularien lanaren zale amorratua, Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratuten dan gizon-talde esklusiboagaz bat egitea amesten dau. Bere gizarteko genero-arau zorrotzei eta tradizinoei aurre eginez, gazteak ezarritako itxaropenen aurka burrukatzen dau, eta hainbat oztopori aurre egiten deutse bere anbizinoa betetzeko. Ezbeharrak gorabehera, bere ausardiak eta kemenak oztopoak haustera eta bere lekua inperioaren bihotzean dagoela frogatzera bultzatzen dabe