antzerkia

'Zorretan' antzezlana dakar Hika Teatroak Igorrera

Asier Abrisketa 2025ko mai. 29a, 10:14

Barikuan, hilak 30, 20:00etan taularatuko da Lasarte Aretoan amatasuna, zaintzea eta maitasuna jorratuten dituan tragikomedia absurdoa.

Hika Teatroa konpainiaren eskutik, maiatzaren 30ean Zorretan antzezlana egongo da ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etatik aurrera. Antzezlanak, seme-alabek behin ama nagusia izanda, hau zaintzeako unean sortuten diran tira-birak kontetan ditu. "Maitasunaz eta zainketeaz modu lotsagabe bezain arinean berba egiten dauan kontakizun intimoa da, ederra eta ausarta", dinoe Hika Teatroaren webgunean.

"Esaereak dino ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakotxa mundu bat dala pentsatu neban paper zuriaren aurrean jarri nintzanean"

Obrea Agurtzane Intxaurragaz sortu eta zuzendutakoa da eta taula gainean, lau aktorek gorpuztuten dabe tragikomedia hau: Vito Rogado, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaran. Dramaturgia barriaren aldeko apustu garbia da lan hau, izan be, etengabe ikulegoaren pertzepzinoarekin jolastuten da, elementuak, personaiak, ekintzea, denporea eta espazioa desitxuratuz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!