auzoak

Gezalako jaiak ospatuko dira astegoienean

Asier Abrisketa 2025ko mai. 28a, 12:22

Bariku iluntzean kantaldia egingo da Igorretik eta zapaturako, egun osorako egitaraua antolatu da auzoan, lehiaketa gastronomiko, karta-joko, umeentzako ekintza eta musikeagaz.

Egitaraua

Maiatzak 30, barikua

  • 19:00etan, Igorre Kantuen.

Maiatzak 31, zapatua

  • 11:30ean, paella eta tortilla txapelketetarako izen-emotea.
  • 12:00etan, umeentzako tailerrak.
  • 14:00etan, tortillen aurkezpena.
  • 14:30ean, paellen aurkezpena.
  • 16:30ean, briska eta mus txapelketetarako izen-emotea.
  • 17:00etan, briska eta mus txapelketen hasikerea eta Wallas magoaren umeentzako ikuskizuna.
  • 20:00etan, Fan&Go kontzertua.
  • Gero, parrilladea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!