gazteria

Arratiako Euskera Taldea kalera urtengo da barikuan

Asier Abrisketa 2025ko mai. 28a, 11:56

Ekhi Zuluaga eta Enara Gallastegi bertsotan.

Igorreko tabernetatik bertso-poteoa antolatu da barikuan 19:30ean, Enara Gallastegi, Iradi Barrenetxea, Aiala Irurtia eta Ekhi Zuluagagaz.

Arratiako Euskera Taldea gazte arratiarren artean euskeraz arituteko ohiturearen galerearen arduratik sortu barri dan taldea da. Maiatzaren 10ean egin zan talde eragilearen aurkezpena Areatzako Laminetxe Gaztetxean eta helburu nagusi lez, gazteen artean euskerearen erabilereari bultzadea emotea dauka. Holan, honetan eragiteko ekintza eta lanketak antolatuko ditue.

Barikuan, maiatzak 30, lehenengoz urtengo da Arratiako Euskera Taldea kalera antolatu dan bertso-poteoagaz. Igorreko tabernetatik zehar, bertso artean egingo dabe poteoa 19:30etik aurrera. Enara Gallastegi, Iradi Barrenetxea, Aiala Irurtia eta Ekhi Zuluaga gazte arratiar bertsolariek girotuko dabe iluntzea, Malen Bilbaok jarritako gaiei jarraituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!