Astegoienean Friolen (Lugo, Espainia) jokatu da Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketan eta Oskar Garro txirrindulari igorreztarra bertan egon zan Euskal Selekzinoa MC2 kategorian ordezkatuten. Oskar Garrok ez eban dominarik lortu, laugarren eta seigarren postu bana eskuratu ebazan. Baina Euskal Selekzinoak urrezko hiru domina, zidarrezko bi eta brontzezko bi irabazi ebazan. Igorrekoaz gainera Unai Zabalo, Markel Alonso, Ander Albizu, Imanol Arriortua, David Mouriz eta Eñaut Pagolak ordezkatu eben Euskal Herria.
Maiatzaren 24an, erlojupeko lasterketea izan zan, 16 km-koa, eta seigarren egin eban igorreztarrak. “Sensazino onak, baina aurkari gogorrak” begituri adierazotakoaren arabera. Hurrengo egunean 55 km-ko lsterketea izan zan. “Hor oso ondo joan nintzan, atzen momentura arte. Azkenean laugarren egin neban, aurkariak ni baino hobeak izan ziralako. Baina sensazino onakaz, atzenengo momentura arte burrukan. Oso pozik” dino txirrindulariak.