Astegoien goizetan Igorreko Lehendakari Agirre kaleko autobus geralekuaren ostean zein inguruko azoketan sasoiko barazki, fruta, zuku, mermelada eta eztia saltzean ibilten dalako dira ezagunak Mimentzepe baserriko proktuak. Nondik datorren eta zelan ekoizten den jakitea ezinbestekoa da produktua sakontasunez ezetuteko eta Mimintzepe baserriak horretarako aukerea emongo dau maiatzaren 24an, zapatua. Izan be, eguerdi parterako ate irekiak antolatu dira proiektua ezetuteko.
Bisitea 12:00etan hasiko da eta baserria gobernetan dabenek bisitariei harrerea egin eta baserriko instalazinoak erakutsiko ditue, bertan egiten diran produktu desbardinak zelan ekoizten diran azalduteko: barazki ekologikoa, kontserbak, mermeladak, zukuak... Horrezaz gainera, umeentzako tailertxoa antolatu dabe eta amaitzerakoan, bertako produktuakaz egindako mokadutxoagaz gozatuteko aukerea izango dabe bertaratutakoek.
Bisita gidatuan parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik, 695 788 740 telefonora Whatsappa idatzita edo mimintzepebaserria@gmail.com helbide elektronikora idatzita.