bakarrizketea

Komedianteen iluntzea Axular Herriko Tabernan

Erredakzinoa 2025ko mai. 22a, 11:28

Amaia Ruiz de Galarreta eta Asier Galarzak bakarrizketak eskainiko ditue barikuan Igorreko Herrikoan, 19:30etik aurrera.

Oingo barikuan, maiatzak 23, Amaia Ruiz de Galarreta eta Asier Galarza umoregileak dagoz konbidauta Igorreko Axular Herriko Tabernara. Izan be, 19:30etik aurrera umorezko bakarrizketak egingo ditue jente-aurrean. Askotariko gaiak jorratuta, barrez gozatuteko tartea izango da Ruiz de Galarretak eta Galarzak eskainiko dabena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!