antzerkia

'Scrooge eta mamuak' antzezlana dakar Lasarte Aretoak

Asier Abrisketa 2025ko mai. 21a, 12:08

Charles Dickensen Gabon ipuina eleberrian oinarritutako umeentzako antzezlana zapatuan, hilak 24, taularatuko da Igorreko Kultur Etxean 18:00etan.

Maiatzaren 24an, Khea Ziater konpainiak Scrooge eta mamuak antzezlana taularatuko dau Igorreko Lasarte Aretoan, 18:00etan. Gure garaira ekarritako Charles Dickens idazle klasikoaren Gabon ipuina eleberriaren egokitzapen libre hau bost urtetik gorako umeentzako dago gomendauta. Bertan, kode zinematografikoa eta eszenea batzean dira, izan be, aktoreen, zinemearen eta panpinen konbinazinoa erabili dau konpainiak obrea gorpuzteko.

Eleberri originala Alex Gederiagak egokitu dau, Kepa Errasti izan da hau euskeratuteko arduraduna eta eszenografia Azegiñe Urigoitiaren eskuetan egon da. Taula gainera, Na Gomes eta Sandra Fernandez Aguirre aktoreak igongo dira, Ebenezer Scooge banakri berekoiaren istorioa kontetako.

Sinopsia

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi dauana. Gau batean, alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu gura dauan Roberta enplegatuari egun librea ukatu ostean; Scroogeri bere bazkidearen mamua agertzen zaio, Marley hila eta zekena. Honek bere burua salbatzeko atzen aukera bat eskaintzen deutso, Scrooge hiru mamu bisitatzera deituz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!