futbola

Zabalik dago Urbietako Udako Futbol Kanpuserako izen-emotea

Erredakzinoa 2025ko mai. 21a, 11:53

Bagilaren 23tik 27ra egingo da futbolaren inguruko udalekua eta 2013 eta 2020 artean jaiotakoek bagilaren 13ra arte emon leikie izena telefonoz zein emailez.

Arratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau Udako Futbol Kanpusa. Bagilaren 23, 24, 25, 26 eta 27an, 09:30etik 14:00etara, Urbietan futbolean jokatu eta beste ekintza batzuk egiteko aukerea izango dabe 2013 eta 2020 urte bitartean jaiotakoek, biak barne. Futbol entrenamendu eta partiduez gainera jolasak, ginkanak eta urtekerak egingo ditue parte hartzaileek, besteak beste.

Parte hartzaile bakotxak 100 euro ordaindu beharko ditu eta horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat hartuko ditu. Parte hartzeako 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonora deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi behar da. Kanpusak aurrera egiteko gitxieneko partaidetza bat egon behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!