Zapatu eguerdian Ugaotik urten eta Igorren amaitu zan 2025eko Itzulia Women txirrindulari lasterketako bigarren etapea. Lasterketearen buruan heldu zan txirrindulari taldeak hiru ordu pasatxo (03:08:19) behar izan ebazan Ugao-Igorre etapearen 116 kilometro aldapatsuak egiteko; tartean lau mendate puntuagarri -Bikotxgane, Lamindao, Gerekiz eta Arrieta- eta sprint bi -Larrabetzu eta Lemoa- egin ebezan. Atzenean, Mischa Bredewold herbehereetarra izan zan garailea eta atzetik pasau ziran, hurrengoz hurrengo, Liane Lippert alemaniarra eta Soraya Paladin italiarra. Lehenengo euskal herritarra be fin ibili zan, seigarren postuan heldu zan eta Usua Ostolaza.
Itzulia Women lasterketea hurrengo egunean, domekea, amaitu zan Donostia-Donostia etapeagaz. Bertan ebatzi ziran sailkapen orokorrak eta lehenengo etapa biak Bredewold-ek irabazi baebazan be, Demi Vollering herbehereetarranagusitu zan Donostian, atzetik Sarah Van Dam kanadiarra eta Justine Ghekiere belgikarra egon ziralarik.
Itzulia Women 2025 sailkapen orokorra
- Demi Vollering (FDJ-SUEZ) 09:55:44
- Mischa Bredewold (Tema SD Worx-Protime) +00:48
- Sarah Van Dam (Ceratizit Pro Cycling Team) +01:01