HAPO

Igorreko HAPOaren gaineko atzen aurkezpenak egingo dira gaur

Asier Abrisketa 2025ko mai. 15a, 11:08

17:00etan, bisita gidatua egingo da erakusketatik gazteleraz eta gero, 18:30ean, informazino berbaldia eta partaidetza tailerra egingo da, HAPOan generoa lantzeako.

Igorreko Udalak ahobetez onartu dau Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) barriaren Hasikerako Onarpen dokumentua eta april hasikeran, plana herritarrei aurkeztuteko tartea zabaldu zan. Plana laburtuten dauan erakusketea ipini da ikusgai Igorreko Kultur Etxean eta bertan egongo da, urri lehenengoaren 30era arte edozeinek bisitau dagian. Horrezaz gainera, bisita gidatu eta berbaldi zein tailerrak antolatu dira asteotan

Gaur, hilak 15, HAPOa hurbiletik ezetuteko atzen aukerea egongo da Kultur Etxean. Hasteko, erakusketan zehar bisita gidatua egingo da, gazteleraz, 17:00etatik aurrera. Bertan, HAPOak kontuan hartzean dauzan gai eta atalak gainetik azalduko ditue eta 18:30etik aurrera, sakontasun gehiagoz jardungo jako planari. Izan be, informazino berbaldia eta gero, partaidetza tailerra egingo da, HAPOan generoa zelan landu dan argituteko, gitxi gora-behera, 20:00etara arte.

HAPO Igorre. Berbaldia eta tailerra

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!