Maiatzaren 14an, eguaztena, egingo da hil honetako Igorreko Zineklub saioa eta proiektauko dan pelikulea, Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren 2015eko Langosta izango da. Komedia baltz honetako protagonistak, Collin Rarrel eta Racchel Weisz aktore entzutetsuak dira. Iluntzean, 20:00etan egingo da proiekzinoa eta betiko lez, filmaren gaineko solasalditxoa egingo da.
Lanthimosek azalduten dauanez, film honen ideia “personek maitasun-harreman bat izateko etengabeko beharra nola sentiduten dauanaren behaketatik” dator eta gizarte mailan “inogaz egotea ez lortzeak dakarren porrota” da ideia nagusia. Ideia horretatik abiatuta, filmak mundu distopiko batean girotutako maitasun istorio ez-konbentzional bat kontetan dau. Mundu honetan, ezkongabeak atxilotu eta 45 eguneko epean bikotekidea aurkitu behar dauan leku batera bidaltzen ditue.