Oin dala urte batzuk, Arratia Raidek antolatutako hainbat proba egiten ziran eskualdean eta honeen bueltea ospatu dabe antolatzaileek: “Orientazinoa bueltan da Arratian, animau!” Goizean zehar egingo dan proba honetan, mapa eta iparrorratza erabilita, partaideek hainbat baliza topau beharko ditue Igorren antolatu dan “zirkuitu urbanoan”, ordu eta erdiko tartean, banaka zein, gehienez be, lau personako taldeetan.
Partaideak 11:00etan egon beharko dira Igorreko Kultur Etxeko sarrean, probearen azalpena entzun eta honetarako materiala jasoteko. Balizak topetan 11:30ean hasiko dira eta tartean, “proba bereziak” egongo dira Xabier Iturriaga antolatzaileak aurreratu dauanez. Berbarako, taldekide bat begiak tapauta egotea edo balizan eragiketa matematiko bat egin behar izatea. Probak beteta, 13:00etarako bueltau beharko dira parte-hartzaileak urtekera puntura. Gero, mokautxoa egongo da parte hartu daben banako zein taldekide guztientzako.
Izen-emotea
Izena orientazino probaren karteleko QR kodearen bitartez emon daiteke, hurrengo galdetegia beteta. Banaka edo taldeka egin daiteke inskripzinoa eta gero, heldu bakotxeko 5 euro eta 17 urtez azpiko partaide bakotxeko euro 2 ordaindu beharko dira ES4920950154509114222084 kontura transferentzia eginaz. Prezio barruan sartzean dira mapak, asegurua eta mokautxoa.