Igorreko Axular Herriko Tabernan arrakadak egiteko tailerra emongo da hilaren 15ean, egunea, 18:30etik aurrera. Tailerra Karmele Goikoetxea bitxigileak gidatuko dau eta parte-hartzaileek, buztin polimerikoz egindako arrakada koloretsuak egiten ikasiko dabe. Holan, bakotxa norberak egindako belarritako pare barriagaz urtengo da tailerretik.
Tailerrean parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik, tabernan bertan, maiatzaren 12ra arte. Bakotxak hamar euro ordaindu beharko ditu, erabiliko dan materiala prezio barruan dago. Tailerra aurrera eroateko, gitxienez hamar personak emon beharko dabe izena.