energia

Mandoiako parke eolikoaren gaineko berbaldia Igorren

Asier Abrisketa 2025ko mai. 12a, 11:10

Martitzenean, 18:30ean egingo da berbaldi informatiboa Kultur Etxean, Makatzak talde ekologistak eta Kiñu Gaztetxeak deituta.

Feroskana parke eolikoa izenagaz, Zeberioko lurretan, 200 metro eta 4,7 MWko bost aerosorgailu eta Bediako lurretan bat ipintea aurreikusten dau Ferosca Wind (Delta Power) enpreseak aurkeztutako proiektuak. Mandoiakoa eskualdean inpaktu handiena eukiko leuken proiektua da, baina ez bakarra; izan be, Plaury Energyk Kastillo parke eolikoaren proiektua dauka, Ubide, Legutio eta Otxandioko lurretan. Aurten ebatziko da Mandoiako mendilerroan aerosorgailuak eregiko diran ala ez eta Makatzak talde ekologistatik, martxan ipini dira proiektuari aurre egiteko.

Herritarrei eskuragarri dagoan informazinoa eskaini eta proiektuaren kontra indarrak batzeako, Makatzak Arratiako Ekologistak taldetik kanpaina berezia ipini dabe martxan eta han-hemenka, berbaldiak antolatuten dabiz. Igorren, maiatzaren 13an, martitzena, egingo da berbaldia Kultur Etxean 18:30ean. Deialdia, Kiñu Gaztetxeagaz batera egin dau Makatzakek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!