Atxine jantza-akrobazia ikuskizuna Igorren

Ager Barragan 2025ko mai. 8a, 12:26

Argazkia bizkaiairratia.eus webgunetik hartuta

Zapatuan, hilaren 10ean, Janire Etxabe jantzari eta koreografoak bere bakarkako lehenengo lana dan Atxine ikuskizuna ekarriko dau Igorreko Lasarte Aretora.

Etxabek jantza bertikala eta artea buztartzen ditu memoria eta herri kultureagaz batera, Euskal Herriko natura mobimentuaren euskarri modura erabiliz. Jantza ikuskizun honetan, objektuagazko eragin-trukea izateko aukera desbardinen bidez, bizitzako etapetan (jaiotza, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa) izaten diran emozinoak azaltzen dira, eta, bitartean, horreen sinbologia eta kontzeptua aldatzen dira.

Sarrerak 5 euro balio dabez, baina Kultur Etxeko bazkide izanda sarrerea debalde edo 3,75 euroko prezioan erosi daiteke. Aurretik hemen klik eginda lortu ahal dira eta egunean bertan, ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago egongo dira salgai.

Laburpena: 
Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu-espazioan, ttun-ttunaren eta xirularen doinu tradizionalek soinu industrialago eta modernoagoakaz bateratzen dira.

Andra batek eta bere bizi-zikloan daroan karga emozionala eta kulturala islatzen dabe, eszena bakotxean sinbologiaz aldatzen dan egitura baten bidez; bertan jaio eta babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, izerdia eta bizitza.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!