FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Ak domekan jokatuko dau Urbietan igoera promozinoko lehen partidua

Erredakzinoa 2025ko mai. 8a, 09:36

Nerea Beitia alboko sake baten.

Ligea laugarren postuan amaitu ostean, domeka goizean Lleida B taldearen kontra jokatuko dau Bigarren RFEF mailara igoteko promozinoko lehen partidua Igorren.

Domekan, hilak 11, goizeko 11:30ean jokatuko dau Arratia Ak Lleida B taldearen kontrako partidua eta hurrengo astegoienean jokatuko dabe Lleidan bueltakoa.

Joandako astegoienean ligako atzen partiduaren ostean hauxe adierazo eutsan Nerea Beitia arratiarren kapitainak BEGITUri: “Oin bai, azken txanpa daukagu eta gogorra izango dala argi daukagu. Ez gara egon inoz igoera promozino baten baina esperientzia barria izan arren gogoakaz eta motibauta gagoz”.

BEGITU Pedro Ormazabal Arratia futbol taldeko presidenteagaz be egon da eta hauxe adierazo dau: “Denporaldi hasikeran esango baeuskuen momentu honetan promozinoa jokatuteko ateetan gagozala ez genduan sinistuko, urte askotan atzen partiduetan maila mantentzeko jokatuten izan dogu, nahiz eta igazko denporaldia hobea izan, gure asmoa beti izaten da maila mantentzea hainbat arinen, baina jokalari gazte batzuk fitxau genduzan eta entrenatzaile on bat eta hor dagoz emaitzak. Ez gendun espero holangorik eta oin zegaitik ez amestu kategoriaz igoteaz. Partidu bi daukaguz aurretik eta igotea lortu ezkero, andren Bizkaiko talderik onenetakoa izango da gurea Athletic A eta B eta Bizkerregaz batera. Animau gura dogu jentea Urbietara joan daiten eta hurrengo astean Lleidan ebatziko da nok igoten dauan. Ia suertea daukagun eta merezidutakoa lortzean dogun. Aupa Arratia”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!