Etiketa Berdea: Mendiko proba etikoen aldeko manifestuari buruzko berbaldia Igorren

Ager Barragan 2025ko mai. 6a, 11:31

Eguenean, hilaren 8an, maiatzeko egitarauko lehenengo ekitaldia egingo dabe Etiketa Berdeako kideek Igorreko Axular Herriko Tabernan.

Berbaldia arrastiko 18:00etan hasiko da, eta bertan, Oihana Azkorbebeitia (mendiko korrikalaria), Iñigo Gonzalez (Lemoatx trail), Aritz Azkorbebeitia (Ubidestroi) eta Gotzon Idirinek (Etiketa Berdea), alkarbizitzan, bardintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketen nondik norakoak azalduko dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!