De Ste Xeito konpainia galiziarreko kideak Igorreko Lasarte Aretoan izango dira hilaren 4an, domekea 19:00etan, Neura, una comedia neurótico-festiva antzezlana jente-aurrean taularatuteko. Manuel Pombalek zuzendutako obra hau Sergio Macías eta Stephy Llaryora aktoreek antzeztuko dabe. Konpainiak azalduten dauanez, bikotekide ohi biren istorio hau ez da komedia erromantiko bat, osasun mentala jorratuten dauan komedia da, “hori bai, minuskulas”.
Bikotekide ohien arteko harremana kontetan dau antzezlanak eta protagonista biak, euren zein bestearen maniakaz bizi behar dira. Kiska horreetako batzuk ostondu egiten ditue, beste batzuk harro erakusten dabezan bitartean. Maniak batzuetan tolerau eta beste batzuetan honeentzako tratamenduak bilatuten badabez be, maniak beti dira sufridu arazoteko errazoia protagonisten arteko harremanan “difusoan”.
Sinopsia
Neura ez da komedia erromantikoa: Eduk eta Soniak iraganean bizi izan eben euren maitasun eta desamodio istorioa. Istorio hori, hain zuzen be, nahasmendu txiki horreen ondorioz amaitu zan. Ez dira lagunak, ez dira maitaleak. "Ex" deitzen dogun kategoria lauso hori dira. Bestearen odol-taldea be ezagutzen dogu, baina perfektuki ezezagunak bagina modura jokatuten dogu. Bizitzako zorien ondorioz, egoera desberdinetan alkartuten dira berriro. Bere neuren bateragarritasuna berriro frogatzera behartuta.