Urbihools Urbietako zaleen taldeak antolatuta, Udalaren laguntzeagaz, Urbihools II. Kopa jokatuko da bagilaren 21ean. Txapelketan parte hartzeako baldintza bakarrak, hamasei urtetik gorakoa izatea eta gitxienez, zazpi jokalariko taldeak osotutea dira. Aurtengoan taldeak mistoak izan ahal dira. Izena, @urbihools Instagram kontuan emon daiteke eta taldearen izena, partaideak eta ordezkari baten telefonoa emon behar dira.
Personako, bost euro ordaindu beharko dira eta bertatik urtengo da sarietarako dirua. Lehenengo hiru taldeek izango dabe kopa eta dirusaria. Horrezaz gainera, txapelketako jokalari onenari eta "kopako fraudeari" sariak emongo jakiez; horeetaz gainera beste sariren bat be emongo dabe.