Kiñu Gaztetxeak epaiketea urri lehenengoaren 15era arte luzatutea lortu dau

Asier Abrisketa 2025ko api. 23a, 10:14

Gaur egin da Durangoko epaitegietan Kiñu Gaztetxeak erabilten dauan Igorreko Garbe auzoko eraikinaren etorkizuna ebatziko eban epaiketea. Gazteek aurreko jaubeagaz kontratu bat sinatu eben arren, ondasunen bahiketa baten ostean eraikina Sabadell Bankuarena da jaubetza legalez eta bankuak gazteak bertatik botatea eskatuten dau. Halanda be, gaztetxeko abogaduen estrategia aldaketa bateri esker, epaileak epaiketea atzeratutea ebatzi dau, urri lehenengoaren 15era arte.

Epaitegitik urten barri, gaztetxeko kide batek BEGITUri azaldu deutso asmoa epaiketea atzeratutea izan dala eta holan lortu dabe: “Atzerapena positiboa da guretzako”. Halanda be, epaileak jakinarazo dau Ertzaintza bialduko dauala gaztetxera noizean behin, gaztetxeko kide guztiak identifikauta izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!