Bihar epaituko dabe Kiñu Gaztetxea

Ager Barragan 2025ko api. 22a, 12:28

Gaztetxearen aldeko manifestazinoa. Zezeila 2025.

Hilaren 26rako deitu dabe manifestazinoa: "Argi itxi gura dogu ez garela belauniko geldituko, eraso honeek ez dirala erantzun barik geldituko".

2020ko garagarrilean hasi eban Sabadell Bankuak Igorreko Kiñu Gaztetxea hustuteko prozesu judiziala eta bost urte geroago, tartean Sabadelleko abogaduak aurkeztu ez ziran epaiketa bat izanda, bihar izango da behin betiko epaiketea. 

Pasadan zezeilan, komunikadu baten bitartez azaldu eban egoerea  Kiñu Gaztetxeko asanbladeak. Baina asanbladako gazteak ez ziran geldirik geratu eta gaztetxearen 11.urteurrena ospatuteko hainbat ekintza egin dabez aprila guztian zehar. Graffiti tailerrak, Gorbeiara urtekerea, kontzertuak izan dira nagusi azken hilabetean eta hilaren 26an, zapatua, urteurren egun handia ospatuko dabe, armozu, bazkari, manifestazino eta kontzertuakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!