Igorrek Hedapen Kanala zabaldu dau informazinoa whatsappez emoteko

Erredakzinoa 2025ko api. 14a, 12:37

Igorreko Udala hasi da udal informazinorik garrantzitsuena whatsapparen bidez heldu arazoten herritarrei. Abisu eta jakinarazpen ofizialak, Udal ekitaldi eta jarduerak, zerbitzuei eta administrazino epeei buruzko informazinoa eta alertak eta larrialdiak jakinarazoko dauz hedapen kanalean.

Informazino hau jaso ahal izateko, egin klik hemen

Honegaz 9 dira gure eremuan hedapen kanala daukien udalak. Izan be, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri eta Zeberioko udalek, whatsappa erabilten dabe herritarrei informazinoa heldu arazoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!