jaia

Kintoen Eguna ospatuko da lehenengoz Igorren

Asier Abrisketa 2025ko api. 10a, 11:33

Ardoa Barrura fanfarriak girotuko ditu Igorreko kaleak goizez zein arrastiz.

Zapatuan adin guztietako kuadrillakaz beteko dira Igorreko kaleak, Ardoa Barrure fanfarriak eta Gauargi erromeriak girotutako festan.

Oingo zapatuan, aprilak 12, lehenengoz ospatuko da Igorreko Kintoen Eguna. Zezeilean jakin arazo eban Igorreko Udalak txarangea eta erromeria ekarriko ebazala kintoak euren artean antolatuteko eta holan egingo dabe kuadrilla askok. Goiza photocall -agaz hasiko da eta goizean zein arrastian egongo da musikea kalean. Bazkariak barriz, kintoek antolatu ditue euren kontura.

Egitaraua:

  • 11:00etan, kintoen photocall-a Kultur Etxeko plazan.
  • 12:00etan, Ardoa Barrure fanfarria Kultur Etxetik hasita.
  • 14:00etan, kintoen bazkariak.
  • 17:00etan, Ardoa Barrure fanfarria herriko tabernetatik.
  • 20:30ean, Gauargi erromeria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!