Pelikuleak, Irango Kurdistaneko musikari batzuek, Irakeko Kurdistanean emon behar dabela kontzertua eta kontzertua zein prestaketen istorioa kontetan dau.
Sinopsia
Mamori, musikari nagusi eta entzutetsuari, Irakeko Kurdistanen kontzertu bat aurrera eroateko baimena emon deutsie. Kako lagunak eskola autobus bat gidatuko dau, eta musikariak jasoko ditu Irango Kurdistan osoan zehar. Mamok 35 urtez itxaron dau Irakeko Kurdistanen jo ahal izateko, eta entzungor egiten deutso semearen bihozkadeari: hurrengo ilargi betea baino lehen zeozer bildurgarria gertatuko dala. Bidean, eurekaz joateko konbenzidu behar dau Hesho andra abeslaria, erbesteratutako beste 1.334 abeslarigaz batera mendiko aterpe baten bizi dana. Irango andrek jente-aurrean kantau ezin dabenez, Hesho ostenduta joan beharko da autobusean.