antzerkia

Heriotzaren inguruan hausnartuteko antzezlana Igorren

Asier Abrisketa 2025ko mar. 28a, 11:13

Zapatu iluntzean, 20:00etan, La Dramatica Errante konpainiak Adiorik ez antzezlana taularatuko dau Lasarte Aretoan.

Bihar, hilak 29, La Dramatica Errante konpainiako kideak Igorreko Lasarte Aretoan izango dira, Adioriz ez antzezlana jente-aurrean taularatuteko. Obra honek, heriotza onaren eta zainketa aringarrien gainean hausnartutera konbidetan deusku. Maria Goiricelayak zuzenduta, Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio aktoreek taularatuko dabe mugak gainditzearen, samurtasunaren eta bihozberatasunaren inguruko istorioa.

Aita batek eta alaba batek Europa osoko ibilbide zaharrenean, Donejakue Bidean, egingo daben bidaia da. “Heriotzari buruz hausnartzea proponiduten deuskuen istorioen kurutzaketa bat da. Mundu hau minez itxi eben persona guztiei aitortza egiten deutse eta bizitzaren azken etapa honetan laguntzen daben beste horreek guztiak besarkatzen ditu” sinopsiaren arabera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!