telebista

Go!Azen telesaileko Garazi eta Luken Igorren izango dira eguaztenean

Asier Abrisketa 2025ko mar. 25a, 11:07

Lasarte Aretoan eskainiko dabe berbaldi musikala aktore biek bihar 17:30ean. Saiorako gonbitea Arratiako Musika Eskolan eskatu behar da.

Bihar, martiak 26, ETB1-eko ume eta gaztetxoentzako Go!Azen telesail arrakastatsuaren gaineko berbaldi musikala egingo da 17:30ean Igorreko Lasarte Aretoan. Honetarako, Arratiako Musika Eskoleak eta Igorreko Kultur Etxean Nerea Elizalde eta Ander Lacalle aktoreak konbidau ditue. Sarrerea doban da baina Arratiako Musika Eskolan eskatu behar dira gonbidapenak.

Elizalde eta Lacallek, telesailean Garazi eta Lukenen paperak egiten ditue, hurrengoz hurrengo. Holan, lehen eskutik kontauko ditue jente-aurrean telesailean izandako esperientziak, filmaketa saioetan gertatutako anekdotak eta euren ibilbide pertsonalaren garapena.

Go!azen

Go!azen ETB1eko telesail musikala da. Fikzino honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazte talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zan filma eta zinema aretoetan estreinau zan. Gero, hurrengo urtean EiTBk emon eban. Arrakastearen ondorioz, 2009an ETBk Go!azen 2.0 telesaila sortu eban, eta bertan pelikulako personaia gehienek hartu eben parte. 2016an telesaila berreskuratu eben eta Go!azen 3.0 telesaila sortu eben personaia barriakaz. Oin dala aste batzuk amaitu eben emitiduten 11. denporaldia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!