Igorreko Axular Herriko Tabernan martirako antolatutako atzen ekintzea oingo eguaztenean, hilak 26 egingo da. Maider Galardi F. de Agirre eta Olatz Dañobeitia Ceballos EHUko irakasle eta ikerlariak egongo dira Axularren, 18:30etik aurrera, Euskal gatazkaren errelato feministak berbaldia eskaintzen.
Berbaldia, Maider Galardi kazetari eta soziologoaren doktoretza lanaren ikerketan dago oinarrituta. Alboan izango dau Olatz Dañobeitia Haur Hezkuntzan eta Soziologian lizentziatua. Bien artean, euskal gatazkea aztertuko dabe ikuspuntu barri batetik, feminismotik hain zuzen be.