manifestazinoa

Arrazakeriaren aurkako aldarriak hartuko ditu gaur Igorreko kaleak

Asier Abrisketa 2025ko mar. 21a, 14:33

Arratiako Sare Antiarrazistak deitutako manifestazinoa 19:00etan urtengo da gaur Igorreko Kultur Etxetik, "Bildurren kulturan aurrean, Arratie antiarrazista" lelopean.

Arratiako Sare Antiarrazistaren manifestua

Azken aste eta hileetan oso kezkagarriak diran gertaerak emon dira gure bailaran. Margoketa faxista eta arrazistak agertu dira. Kutsu errazista nabariko kontzentrazinoak deitu dira. Presentzia poliziala eta kamerak ipintea proposatu dau Lemoako Udalak, eta Igorreko Udala norabide bardinean kokatuten da. Honen aurrean, alkartasuna adierazo gura deutsegu errazakeria honen jomugan dagozan persona guztiei.

Pobrezia eta segregazinoak ekarritako problematika batzuk, errazakeria, gorrotoa eta politika punitibistakaz “konponduteko” erabaki oker eta ankerra hartu da. Herritarrok ondo dakigu benetako konponbideak bestelako bideetatik datozela. Persona guztion segurtasunen kontrako mehatxua prekarizetan gaituan sistema ekonomiko batetik, eta baztertzailea eta segregatzailea dan sistema politiko batetik dator, eta inola be ez, historikoki diskriminatuak izan diran kolektiboen partetik. Ardurabakokeria ikaragarria da kolektibo errazializatuok jopuntuan ipini, erruduntzat hartu, eta instituzinoen arpegia garbitutea. 

Egoera honek erantzunak behar dauz. Arratiar guztiok seguru bizi gaitezan, eta bildur eta gorroto gehiago zabaldu ez daiten erabakiak hartu behar dira. Hau holan, Arratieko Sare Antiarrazistak hurrungoa heldu arazo gure deutse Arratiako herritar, alkarte eta instituzinoei: 

  • Kaleratzeak, kontrol soziala eta jazarpen poliziala ez da aterabidea. Bildurraren kulturea ez elikatutea danon ardurea da. Politika punitibistakaz amaitu behar dogu. 
  • Pobrezia eta segregazinoa gaindituteko bitartekoak ipini behar dira. Herritar guztiontzako oinarrizko bizi baldintza duinak bermatuta egon behar dira. 
  • Politika inklusibo eta ez baztertzaileak martxan ipinitea lehentasunezkoa da. Kulturartekotasuna bultzatu eta jarrera arrazistak gorroto delituak dirala azpimarratu.

Neurri eta aldarrikapen honeek urgentziazkoak dira, eta justizia sozialaren begiradatik aplikau behar doguz. Aldi berean, urgentziazkoa da olatu faxista eta errazistea gelditutea. Harrera herri izateak gorroto diskursoakaz amaitutea exijiduten dau. Arratia inklusibo, antierrazista, feminista eta antifaxista gura dogu, eta kaleak hartuko doguz jarrera eta politika erreakzionarioak geldituten goazela erakusteko. 

Hamarnaka eragile eta ehundaka herritarren iniziatibaz, martiaren 21ean, Errazakeriaren eta Xenofobien Kontrako Nazinoarteko Egunean, Igorreko kaleak beteko doguz. Kultur Etxean batuko gara, arrastiko 19:00etan, “Bildurren kulturan aurrean ARRATIE ANTIARRAZISTA” bat aldarrikatuteko. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!