2024ko auzoko jaietan, San Kristobaletako I. Goitibehera Jaitsiereak parte-hartzaileen zein ikusleen aldetik erantzun ona izan ebala ikusita, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak barriro antolatuko dau aurten probea. Garagarrilaren 12an izango da San Kristobaletako II. Goitibehera Jaitsierea eta parte-hartzea handitu eta "ohitura zaharrak gogora ekarteko asmoagaz", goitibehera tailerrak antolatu ditue Intxaurbizkar eta Igorreko Guraso Elkarteak.
"San Kristobalak urruntxo egon arren, baina hurreratuz doazela, ‘motorrak’ berotuten hasteko eta, era berean, ohitura zaharrak gogora ekarteko asmoagaz goitibeherak egiten ikasteko tailer bi aurreikusten doguz. Lehenengo Goitibehera tailerra egingo da San Kristobalen egin eta gero probetako helburuagaz" dinoe antolatzaileek.
Holan, bai umeentzako bai gazte eta helduentzako tailerrak egingo dira. Umeentzakoa oingo zapatuan, hilak 22, egingo da eta gazte zein helduentzako tailerra hile batzuk beranduago, bagilaren 21ean. Biak egingo dira San Kristobaleko ermitako arkupeetan, 15:30etik aurrera. "Aurtengoan betidanik ezetu doguzan goitibeherakaz, gura dauanak parte hartzeako aukerea eukiko dau. Beti be, babes neurri guztiak hartuta", dinoe antolatzaileek.