poesia

Poesia Hegalaria taldeak Gabriel Aresti omenduko dau

Asier Abrisketa 2025ko mar. 19a, 11:26

Talde arratiarreko rapsodek Igorreko liburutegian egingo dabe Arestiren poemen errezitaldi musikatua, barikuan 19:30ean.

Mendi erdi betetan da aurten Gabriel Aresti poeta eta idazle bilbotarra hil zanetik eta Poesiaren Nazinoarteko Egunean, martiaren 21ean, omenaldia egingo jako Igorren. Izan be, Igorreko Kultur Etxeko liburutegian Arestiren poemen errezitaldia egingo da barikuan, 19:30ean. Raquel Bartolome, Ana Juez eta Pablo Cabañas rapsodek irakurriko ditue poemak, Jorge Trueba, Iker Allur eta Eingo taldearen musikeagaz lagunduta.

Urteurren honetan, euskal poetaren garrantzia ekarri izan dabe gogora. "Gabriel Arestiren figura bakarra da gure kultur tradizinoan. Bilbotarrak Euskal Herriko bizitza kultural eta literarioan daukan garrantzia ukatu ezina da. XX. mendeko euskal idazle bikainenetako bat izan zan, eta euskerazko poesiaren barritzaile nagusietako bat".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!