Errigora produktuak dastatuteko aukerea egongo da eguenean Igorreko Kultur Etxean

Bea Azpiri 2025ko mar. 18a, 15:49

“Beste modura, denona da onura” lelopean abiatu da Errigoraren udabarriko kanpainea eta erosi daitekezan produktuak dastatzeko, Arratiako Berlagunek produktuon dastaketea eskainiko dau eguenean, hilak 20, 19:15ean, Igorreko Kultur Etxean.

Beste modu baten konsumiduteko aukerea emoten dau Errigorak, “eskematik kanpo itxiz miseria elikatzen daben enpresa erraldoien interesak, bestelako konsumo bat” bultzatuz; bertakotasuna, euskerea, auzolana eta nekazariakazko hartu-emona balioan ipinten dauana. Euskal Herriko produktuak eskaintzen ditu, jatorrizko ekoizleen prezioan eta euskeraz etiketauta. Eskaerak hilaren 26ra egin daitekez, Errigoraren www.errigora.eus webgunean edo herrietako taldeetan.

Produktuen dastaketea
Nafarroako produktu eskaintza zabala da: oliba orioa, ardaoak, arroza, lekaleak eta kontserbak. Orioa 5 litroko ontzietan saltzean da eta hainbat bariedade dagoz: pikual, enpeltre, arbekina…. Arratiako Berbalagunek produktuen aukeraketa bat egin dabe eta orio honeen eta beste produktu batzuen dastaketea eskainiko dabe. Izan be, Errigora ekimenak konpromisoa dauka euskereagaz eta euskeraz etiketatzeaz gainera, Nafarroako hegoalde eta erdikaldeko euskalgintzara be dirua bideratu izan dau.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!