erakusketea

Zabalik dago 'Nire ahotsa ere baliotsua' erakusketea Igorren

Asier Abrisketa 2025ko mar. 17a, 15:41

Gaurtik zapatura arte egongo da ikusgai Kultur Etxean superazino historiak batzean dauzan Caritasek antolatutako argazki erakusketea.

Martiaren 17tik, astelehena, 22ra arte, zapatua, Igorreko Kultur Etxeko ohiko ordutegian bisitau ahalko da erakusketa gelan Caritas Bizkaiak ipini dauan Nire ahotsa ere baliotsua-Yo también cuento argazki erakusketea. Erakusketa ibiltaria da eta Bizkaiko hainbat tokitan egon da Igorren egon aurretik.

Erakusketea osotuten dabezan hamar irudi horreen bitartez, zailtasunak zailtasun, aurrera egin daben hainbat personaren bizitzak erakusten dira, superazino historiak, hain zuzen be. Erakusketeak gogora ekarri gura dau “danok daukagula entzutea merezidu dauan historia bat”, eta holan, enpatia eta solidaridadea bultzatu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!